XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Barne gaiok eta eurok alkar lotzearren darabilguzan itzak, esaerak, joskerak eta itz-urrenak dagie gure eder-atsegiña.

Idazleak, ba, bere lana osotzerakoan, ardura aundiz zaindu bear ditu zatiok, ots, esaniko gai guztien artu-emonak.

Egilleak ez daki zelako arrakasta izango dauan bere lanak, baiña gaiok nola eio alakoa izan oi da geien batean.

Ertiak arnasa daroa, ta teknika, ta oneik dira antze-lanaren azur ta mamin.

Ez ete zara egundo pagadi nasai batetik ibilli?.

Edo-ta, arri artetik polpolka doan erreka ertzean ez ete zara jarri, bertako giro atsegiñez sorgintzeko asmoz?.

Zer senditu dozu? Giro orren ederra! Ez ete yatzu zoragarri?.

Beste goiz batean be zelairantz artu dozu.

Aldatz-gora zoaz gaiñeko muiñora igon nairik; baiña nekatu egin zara ta apur baten ertzean jarri zara.

Lilluragarri dagoz inguruak oro, goi ta bee, urriñerarte bakezko pozaren betetasuna.

Luzaroan ederrez asetuta gero, sakelearen daroazun Lizardi'ren Biotz begietan edo Orixe'ren Barne muinetan edegi dozu.

Lizardi'ren Arrats-Gorri deritxan olerkia irakurten asi zara: .

Ezin irakurten jarraitu.

Zauzkada gozoz asi yako biotza taupa-taupa: berak maiteari sarri esaniko itzak dira orreik, eta barruan gandu antzeko atsegin gozotasunak zabalazi yako dardar-estalkia iduri.

Geiago ezin irakurrik, egiazki atsegin yako aapaldi orrek arrotu dautson poz-atsegin bete-betea.

Auxe dau benetan atsegiña; ez da onurakor ezek sortua, garbi ta interes-gabekoa baiño.

Olakoetan zorionak asetzen gaitu, urak belakia lez, zorion utsak.

Or atsegiñaren zorion ziña.

Eta emendik ez ete sortzen irakurleagan be dalako goibeltasun bat? Iristurak ei garabiltz.

Ona ta ederra.

Edozein olerki naiz idatzitan, errazoi-bide bat daukagu, ta errazoiketa ori izan daiteke atsegingarri, naiz ona dalako, naiz ederra dalako.

Emen dituzu ontasuna ta edertasuna, lan berean.